ZUREZKO KUTXAK EDO KONTRATXAPATUAK
Kutxak zurezkoak edo kontratxapatuak izan daitezke eta, oso sendoak direnez, enbalatutako produktuari babesik handiena ematea ahalbidetzen digute. Produktuek garraiatzean eta biltegiratzean izan ditzaketen kalteak saihesteko gomendatzen dira. Edozein bidalketa-motatarako egokiak dira, lurreko, aireko zein itsasoko garraiorako. Estandarrak edo neurrirakoak izan daitezke, bezeroaren beharren arabera.
Bolumen eta pisu handiko makinetarako enbalajeak. Edozein enbalaje fabrikatzeko gaitasuna eta moldakortasuna dauzkagu, zein ere handia edo konplexua den.
Azpiegitura bikainik ez daukaten herrialdeetarako enbalaje esklusiboak fabrikatzen ditugu, materiala egoera ezin hobean heltzen dela bermatzeko.
Goribar Auzoa 15-16, 20560 Oñati · Gipuzkoa
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.